Mugimendu handiko hamarkada izan zen 80koa. Frankismoa amaitu berri zela, askatasunaz baliatu nahi zuten gazteek. Lemoiz, drogak, Bilboko uholdeak, musika sormen handia... Garai hartakoak dira Barricada, Kortatu, Hertzainak, La Polla Records, Tahúres Zurdos, Potato... Urte horietara eramanen gaitu Iluna Producciones talderen Euskadi Tropical (los años del Rock Radical Vasco) komedia musikalak. Zuzeneko musikaz lagundurik, bidaia nostalgikoa egitera animatzen gaitu talde nafarrak. Drama eta umorea ederki uztartzen ditu antzerkiak. Nafarroako zenbait antzokitan arrakasta handia lortu eta gero, bihar Altsasura iritsiko da antzezlana.Ana Berrade, David Larrea, Oscar Orzaiz, Pedro Izura, Nerea Mariezkurrena eta Miguel Goikoetxandia igoko dira agertokira, azken honen zuzendaritzapean. Zuzeneko musika bandaren laguntza izanen dute: Fermin Matilla (gitarra), Fran Albero (baxua) eta Alberto Cuestarekin (bateria).