Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aires de Cordoba Kultur Elkarteak eta CIALEC (Centro Internacional de Arte y Literatura Equipo de Cordoba) erakundeak Formatu Txikiko Artearen I. Biurtekoa antolatu du. Ilbeltzaren hasieran mustu zuten erakusketa Kordobako Aires aretoan eta joan zen astean itxi zituen ateak. Mundu 16 herrialdetako artistek parte hartu zuten jaialdian. Txile, Argentina, Italia, Maroko, Errumania, Israel, Frantzia, Estatu Batuak eta Espainiako artisten artean sakandar bat ageri zen: Itziar Nazabal altsasuarra. Izeneko artistekin batera parte hartu du Biurtekoan, Sabela Baña eta Rafael Nadales galiziar ezagunekin esaterako. Ilbeltzaren 20an, erakusketaren ateak ixtearekin batera, saridunen zerrenda jakinarazi zuten. Hirugarren saria irabazi du Itziar Nazabalek. Elena Martinek, Francisco Arroyo Ceballosek, Daniel Arenas Rodriguezek eta Ana Mata Morenok osatu zuten epaimahaia. 110 koadroFormatu txikiko 110 artelanek osatzen zuten erakusketa. Teknika eta gaia librekoak ziren, baina beti ere 20 x 20 zentimetrokoak. "Izen handia du Kordobako Aires erakusketa gelak eta artista askok nahi dute bertan parte hartzea. Dimentsio txikiko koadroen jaialdia antolatu dugu ahalik eta artista gehienen lanak sartzeko" azaldu zuen Biurtekoaren antolatzaile Francisco Arenasek. Jatorri ezberdineko parte-hartzaileen kopurua eta maila altua nabarmendu zuten antolatzaileek.Aires de Cordoba-CIALECIrabazi asmorik gabeko kultur elkartea da Aires de Cordoba. Bertan sortu ziren CIALEC (Centro Internacional de Arte y Literatura Equipo de Cordoba) eta Aires aretoa, artistak eta artea bultzatu, sustatu eta zabaltzeko helburuarekin. 2006tik elkarteko kide da Itziar Nazabal altsasuarra.20 x 20zentimetro zituzten koadroek.ErakusketaMargolan bidaiariak egiten ditu Itziar Nazabalek. Altsasun, Kordoban, Ingalaterran nahiz Marokon sortu eta beste zenbait leku bisitatzen dituzte, erakusketaz erakusketa. Atzotik, erakusketa berrian daude bere artelanak. Erandioko Alberdi galerian daude Elena Pedrueza eta Jesus Susillaren margolanekin batera. OrdutegiaOtsailaren 25era arte, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara eta larunbatetan 10:30etik 13:30era.