Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dantzaleku-Sakana taldeak korrikalari federatuendako Altsasuko XXVIII. Krosa antolatu zuen igandean Altsasun, aldi berean Nafarroako Kros Laburreko Txapelketa zena. Gainera, Altsasuko probak Espainiako Taldeen Txapelketarako puntuatzen zuen. Horregatik korrikalari nafar onenak bildu ziren Altsasun. Sakandarrei dagokionez, 11 korrikalari sakandar animatu ziren proba osatzera. Eguraldiak ez zuen lagundu eta euripean aritu behar izan ziren korrikalariak, gizonezkoak bereziki. Izan ere lehenik eta behin emakumeen lasterketa jokatu zen zirimiria ari zuela, eta ondoren gizonezkoen txanda heldu zen euria ari zuela. Hala ere ikusleak animatu ziren proba jarraitzera, Dantzalekuko instalazioetan eta bereziki Dantzalekuko parajeetako bidexka eta txokoetan. Lasterketak eman zuenaKros Laburra izanik, antolakuntzak prestatutako kilometro bateko zirkuitu bati lau buelta eman behar zizkioten korrikalariek. Euriak are gehiago zaildu zuen berez gogorra den zirkuitua, eta tarte batzuetan lokatza zen nagusi. Lehenik eta behin emakumezkoen txanda izan zen. 33 atleta atera ziren eta hasieratik boskote bat jarri zen aurrean: Maitane Melero, Raquel Gomez, Vanesa Pacha, Raquel Llamas eta Mari Carmen Ledesma. Erreleboetan aritu ziren tiraka, baina azken itzulian Extremadurako Raquel Gomezek erritmoa azkartu eta bakarrik heldu zen helmugara (20:07). Atzetik Vanesa Pacha (20:19) eta Maitane Melero (20:23) sartu ziren. Raquel Gomezek Altsasuko krosa irabazi zuen, baina nafarra ez zenez, bigarrena zen Vanesa Pacha izan zen Nafarroako txapelduna. Maitane Txueka arbizuarra 17.a izan zen (23:08). Gizonezkoetan 107 korrikalarik hartu zuten irteera, euria etengabe ari zuela. Ribera Atletico taldeko Ignacio Olmok tiratu zuen hasieran, baina aurki Antonio Etxeberriak hartu zion aurrea eta hala jarraitu zuen lasterketa guztian barna, erritmo bizia jarriz eta guztia emanez. Lehen bi itzulietan oso gertu izan zituen Jaouad Boulame eta Zouinat Moulud. Atzetik ziztu bizian zetorren Gabriel Garin, sekulako progresioa eginez, baina nahiz eta Jaouad Boulame gainditu Garinek ez zuen aurrerago egiterik izan eta Antonio Etxeberria iritsi zen lehena helmugara (17:04), 10 segundora Moulud (17:14) eta 12 segundora Garin (17:16) sartu zirela. Altsasuko krosa irabazteaz gain Nafarroako txapelketa eskuratu zuen Etxeberriak. Helmugara iristen lehen sakandarra Francisco Javier Gomez izan zen (19:11), helmugara 37.a helduta. Taldeka, emakumezkoetan Beste Iruña izan zen onena eta gizonezkoetan Hiru-Herri. Proba kolokanAurreko urteko momotxorro eta sorgiñak ordezkatuz, aurten irabazleek juantraposoak eta maskaritak jaso zituzten opari. Irabazle guztiak kontentu zeuden, Antonio Etxeberria, Raquel Gomez eta Vanesa Pacha bereziki. Proba bukatuta, korrikalari eta ikusle guztiek Juan Antonio Galartzak eskainitako salda eta txistorraz gozatzeko aukera izan zuten. Antolakuntza lan bikaina egin zuen Dantzaleku-Sakanak eta guztia ongi ateratzeko 40 pertsona inguru aritu ziren lanean. Antolatzaileek kritikatu zuten Nafarroako Gobernutik eta Atletismo Federaziotik diru laguntzarik jaso ez izana. "Herri lasterketen alde egitera behartzen gaituzte. Ikusi beharko da laguntzarik gabe Nafarroako txapelketak edo beste motatakoak antolatzeko gai garen" zioten. Proba horiek kolokan daudela salatu zuten. Altsasuko XVIII. Krosa. Sakandarren sailkapenaGizonezkoak:1.Antonio Etxeberria (Beste Iruña): 17:0437.Fco. Javier Gomez (D. Sakana): 19:1148.Urko Berdud (Hiru-Herri): 19:4451.Felix Benjumea (D. Sakana): 19:5153.Juan Carlos Gomez (D. Sakana): 20:0961.Israel Arbizu (Hiru-Herri): 20:2563.Mikel Lakuntza (D. Sakana): 20:3973.Fernando Igoa (D. Sakana): 21:0574.Mikel Berdud (Hiru-Herri): 21:0876.Isidro Asurabarrena (D. Sakana): 21:1987.Juantxo Azurmendi (D. Sakana): 21:37Emakumeak:1.Raquel Gomez (Scania-PAt): 20:0717.Maitane Txueka (Hiru-Herri): 23:08Taldeak (gizonak):1.Hiru-Herri: 60 puntu7.Dantzaleku Sakana 163 puntuTaldeak (emakumezkoak)1.Beste Iruña: 42 puntu