Hodei Mazkiaran apal Pekinen

Guaixe 2010eko urtarrilaren 27a

Asteburuan Munduko Pista Txirrindularitza Kopako azken jardunaldia jokatu zen Pekinen. Hodei Mazkiaran pistard altsasuarra Espainiako selekzioan aritu zen, kilometroko proban, keirin proban eta taldekako abiadura proban. Aipatzekoa da altsasuarrak ez duela bere maila eman Pekinen. Taldekako abiadura proban Espainiako selekzioa 17.a sailkatu zen, denbora erregistro nahiko kaxkarrarekin. Gainera, kilometroko proban altsasuarrak ez zuen erregistro onik lortu eta 200 metroko proban ez zen fin ibili, bere ohiko erregistroetatik aparte. Dena den, martxoaren bukaeran Copenhaguen jokatuko den mundialan aritzeko sailkatu da Hodei, eta ordura arte badauka nahikoa tarterik entrenatu eta erregistroak hobetzeko.