Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Badira bi aste Altsasuko herri-dendak ateak zabaldu zituela eta "momentuz" Santa Ageda pasa arte zabalik egoteko asmoa du. Dendatik pasatzen dena herri mugimenduen materiala erosteko aukera izanen du, esaterako, arropa, liburuak, dvd-ak, agendak, txapak eta abar. Besteak beste EHE, AHT Gelditu! Elkarlana, Askapena, gazte mugimendua, AAM, gazte asanblada, BF eta inauteri batzordearen materiala dago. Dendaren kudeaketaz arduratzen diren boluntarioek jakinarazi digutenez, "gainontzeko herri mugimenduek ere aukera dute haien materiala salgai jartzeko". Herri-denda Txiki polita kalean dago, Gure Etxea eraikinetik gertu. 17:00etatik 20:00etara zabaltzen ditu ateak.