Gonzalez Acilu Musika Sarien hautagai

Guaixe 2010eko urtarrilaren 28a

Arte eta Musika Zientzien Akademiak Musika Sarien XIV. edizioko finalisten zerrenda argitaratu zuen asteartean. Sakandar bat dago hautagaien artean: Agustin Gonzalez Acilu altsasuarra. 28 kategoria ezberdin dituzte sariek. Gonzalez Acilu Musika Klasikoko Obren Edizio Onenaren kategorian da hautagai, bere 2. Sinfoniarekin. Zenbait autoreren De la musica y el tiempo eta Rafael Aguiloren Vora Mar obrekin lehiatuko da.Hautagaiak bozketen bigarren txandan sartuko dira orain. Otsailaren 17an ezagutuko ditugu irabazleak. Sariak Aciluren urte oparoa borobilduko luke. Iaz kulturako Viana Printzea Saria jaso zuen.