Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hilabetez, Helena Santanok soinuz eta kolorez bete du Altsasuko Iortia kultur guneko erakusketa gela. Gaur itxiko ditu ateak El color sonoro-Action painting erakusketak. Festa alaiarekin agurtuko dute erakusketa koloretsua. Hartu-emanaMusika entzun bitartean zuzenean hark gogora dakarkiona pintatzean datza Action painting-a. Era honetan zortzi margolan egin ditu Helena Santanok 2007tik; guztiak ere une bakoitzean sentitutakoaren isla. Hilaren hasieratik ikusgai egon dira Altsasuko Iortia kultur gunean. Musikak eta bideo emanaldiek osatu dute erakusketa. Zuzenean, ikusleekin hartu-emanean sortu ditu koadro guztiak. "Galerietan baino erosoago sentitzen naiz herritarrengandik gertu, gau koloretsuetan, jende artean sortzen" esan zigun Helena Santanok erakusketa mustutzean. Horregatik agian, bere artelanen sormenean ondoan izan dituenekin amaitu nahi izan du erakusketa. Sormen prozesuan lagun izan dituen guztiak gonbidatu ditu bereziki, baina festa irekia izanen da. Musika eta pinturaMusika da Helena Santanoren sormenaren ardatza. Musika entzun ahala margotzen du. Musika elektronikoa eta hip-hoparekin egin ditu orain arteko Action painting-ak. Helenaren inspirazio iturri izanik, Iortia kultur guneko erakusketan lekua izan du musikak. Halaxe izanen da itxiera festan ere. Saio bana eskainiko dute DJ Aiert eta DJ Anakletok.Esker onaHilabetez irekita egon da El color sonoro. Action painting erakusketa. Asko izan dira tarte horretan Altsasuko Iortia kultur gunetik pasa direnak. "Kritika onak egin dizkidate eta jarraitzera animatu naute" esan digu Helenak. Altsasuarren harrera eskertu du herriko artistak.