Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Xabier, 50 bat urteko psikiatra aurrerakoi eta maitekorraren kontsultan kokatzen gaitu Terapia verbal antzerkiak. Denetariko gaixoak pasako dira bertatik; adin, gizarte maila eta bizi errealitate ezberdinak dituzten bezeroak, denak ere emakumeak, emakume maiteak. Egungo emakumeen errealitatearen isla izanen dira zortzi emakume horiek. Haien istorio xelebre eta, aldi berean, arruntak gertuko eginen zaizkie ikusleei.Barre algarak eragingo ditu Ana Maestrojuan idazle nafarraren antzerki adimentsuak. Haren lana taula gainera eramanen du A gripo pelau taldeak. Nafarroako antzezle ezagunek emanen die bizia protagonistei: Marta Juanizek, Leire Ruizek eta Miguel Munarrizek.