Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Iskiza gimnasia erritmikoko kluba lanean dabil buru-belarri. Igandean, ilbeltzaren 31n, gimasia erritmikoko erakustaldia prestatu dute Altsasuko Burunda pilotalekuan, goizeko 11:00etatik aurrera. Erakustaldian Iskiza taldeko 4 eta 12 urte bitarteko 75 gaztetxoek mota ezberdinetako ariketak eta koreografiak eginen dituzte, ondoko modalitateetan: bakarka, taldeka, esku libreekin, pilotekin, zintekin eta abar. Iskiza taldean Altsasu, Olazti, Urdiain, Etxarri Aranatz, Dorrao, Uharte Arakil, Iturmendi eta Albeniz herrietako gimnastak ari dira lanean, eta igandekoa primerako aukera da zer ikasi eta lantzen duten ikusteko. Bere jantzi ederrekin eta mugimendu arinekin ikuskizun ederra emango dute, seguru.