Sunsundeguik langileak kontratatuko ditu

Guaixe 2010eko otsailaren 1a

Autobus eta trenen karrozatuak egiten dituen enpresak aldi baterako 50 bat langile kontratatzeko asmoa du. Enpresak bere lan karga handitu du eta "ia urte baterako lana" dagoela aurreratu du sindikatu bateko ordezkariak. Sunsundeguik agorrila bitartean egunero autobus bat egiteko eskaerak ditu. Antza, zuzendaritzaren asmoa da ekoizpen erritmoa azkartzea eta egunero autobus eta erdi egitera pasatzea, egunero bi autobus egiten bukatzeko. Jakina denez, irailaz geroztik Sodenak enpresa publikoak gidatzen du Sunsundegui.UGTSakanako UGTko ordezkari eta Sunsundegiko delegatua den Bienvenido Gallegok nabarmendu zuenez, Sunsundegui  "enplegua sortzen duen lantegia da. 80ko hamarkadan ere ixtear egon zen eta gero lan postuak sortu zituen". Azaldu zuenez, enpresaren egoera bideratzeko "UGT-k indar handia egin du, eskualderako aparteko lantegia delako". Juan Goienek, Nafarroako UGTko buruak, hitz horiek berretsi zituen. Gallegok nabarmendu duenez, "enpresa bideragarria da, gaizki kudeatuta zegoen. Langileek UGTk zioena ikusi dute eta eskerrak eman behar zaizkie. Lanpostuak mantenduz aurrera atera gara. Egoera ez da oraindik bikaina. Urte honetako martxa ikusi beharko da". Bestetik, "emate datak betetzearen garrantzia" azpimarratu zuen Sakanako UGTko ordezkariak eta Sunsundeguiko delegatua denak. 272Langile ditu Sunsundeguik.