Autobus geltokia, astelehenean bere tokira

Guaixe 2010eko otsailaren 1a

Altsasuko Udalak bando bidez jakitera eman duenez, heldu den astelehenetik aurrera autobusak Isidoro Melero kaleko geltokian geldituko dira. Osasun etxeko lanak zirela eta Idertzegain kalera lekualdatu zen autobus geltokia. Esandakoa, heldu den astelehenetik aurrera autobus geltokiak bere funtzioa berreskuratuko du.