Zumalakarregi plazako aterpea egokitzeko lehen urratsa

Guaixe 2010eko otsailaren 3a

Altsasuko Udalak azken bilkuran erabaki zuen 113.796 euro bideratzea Zumalakarregi plazako aterpeko zutabeak eta terrazetako forjatua indartzera. Lanak emateko prozedura abiatuko du udalak. Jakina denez iazko maiatz hasieratik zutoinekin dago aterpea, egituraren egoera eskasa denez porlan puskak erortzeko arriskua baitago. Udalak aterpea konpontzeko ekimena hartu du, baina auzokideek ordainduko dute lana. Dagoeneko zazpi portaletako ordezkariekin akordioa itxi dute. Haiek 15.080 euro eman dizkiote udalari lanen egitasmoa idazteko eta lanen zuzendaritza ordaintzeko. Egitasmoa egitean jakinen da lanen zenbateko zehatza. Auzokideek lana ordaintzeko konpromisoa dutela adierazi dute udaletik. ArgiteriaAterpeetan argia jartzea ere ari da aztertzen udala. Lan hori hasiera batean ez zegoen aurreikusita. Alderdi sozialistak argiteria jartzeko lanak udalak ordaintzea eskatu du. Hautetsi independentistek, bestalde, udalak eta auzokideek ordaindu beharrekoa zehaztea eskatu dute.