Perurako jaki bilketa ludotekan

Guaixe 2010eko otsailaren 3a

Kangu Udal Ludotekak jaki bilketa jarri du martxan. Premiazko eta iraunkorrak diren jakiak bildu nahi dituzte ludotekan, esaterako: arrain kontserbak, lekaleak, arroza, olioa... Jakien bilketa kanpaina hilabete guztian eginen dute eta bildutakoa Peruko Andeetako haurrendako bi babes etxetara bidaliko da. Abenduan Kangu Udal Ludotekako bi taldek Madre Coraje Gobernuz Kanpoko Elkarteak (GKE) antolatutako tailerretan parte hartu zuten. Tailer haien helburuetako bat zen hurrengo urtean ikasitakoarekin (pobrezia, birziklatzea...) lotutako ekintzaren bat egitea. Hortik sortu da jaki bilketa.HaitiJaki bilketa egitearekin batera, ludotekako haurren ekimenez salmenta mahaia jarri da ludotekan. Haurrek beraiek egindako gauzak (papiroflexia, pultserak, koilareak) borondatearen truke daude salgai. Bildutakoa Madre Coraje-ren bidez Haitira bidaliko da.