Nafarroan ETB ikusteko sinadura bilketa

Guaixe 2010eko otsailaren 3a

Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) bidez Nafarroan ETBko hiru kateak ikusteko sinadura bilketa martxan da Altsasun. ETB Nafarroan ikusteko lege oinarria eman nahi du ekimenak, eta ez dadila aldian aldiko gobernuaren borondatearen menpe egon. Mugarik gabeko telebista ekimena Valentziako Acció Cultural del País Valencià-k (ACPV) abiatu du. Herri ekimen legegilea da eta 500.000 sinadura bildu nahi ditu gero Espainiako Parlamentuko mahaiari proposamena aurkezteko. Mugarik gabeko telebista ekimena Euskal Herrira Euskaltzaindiak, Eusko Ikaskuntzak eta Kontseiluak ekarri dute. Kima euskara taldeak ekimenarekin bat egin du eta kanpainako sinadura orriak Altsasura ekarri ditu. Kimak "euskarazko, katalanezko eta galizieraren komunikazio-esparruen alde egitera deitu" nahi ditu altsasuarrak.Otsailaren 25era arteIortia kultur gunetik pasa behar da, sarreratik, langileak dauden garaian. Bete beharrekoak agiri ofizialak direnez, zorrotz bete bihar dira arauak. Esaterako, Navarra jarri behar da eta ez Nafarroa. Horregatik sinatu aurretik argibideak irakurtzea komeni da. Sinatzeko epea otsailaren 25ean despedituko da.