Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udaleko gazteria zinegotzi berriak, Raul Barrenak, gazte altsasuarrak batzarrera gonbidatu ditu. Bilkura horretan hainbat gai landu nahi dira, esaterako, Gazte-gunearen irekiera, izanen duen programa, haren antolakuntza eta gazteek izanen duten papera. Horrekin batera, hainbat egitasmo ere badira (etxebizitza, enplegua, gaztegunea, sexualitatea, teknologia berriak eta beste) eta Barrenak dioenez, "denon parte-hartzearekin eta konpromisoaren bidez aurre eginen diegu". Zinegotziak ere gogorarazi nahi izan du asteazkenero, 19:00etatik 20:00etara, Gazte Informazio Gunean egoten dela, Gure Etxea eraikinean (lehen solairuan) eta gazteek "edozein zalantza, kritika edota ekarpen" egiteko aukera dutela. rlbarrena@gmail.com e-posta ere erabili dezakete gazteek ere zinegotziarekin harremanetan jartzeko. BatzarraGaur, ostirala, 19:00etan, Gure Etxea eraikinean. Sexu aholkularitza12 eta 30 urte bitarteko gazteendako zerbitzua. Hileko aurreneko astearteetan da, 15:00etatik 17:00etara, Gure Etxea eraikinean. 948 564 785 telefonora ere hots egin daiteke. IkastaroaAsteburu honetan, 18:00etatik 20:00etara arropa, poltsak, oinetakoak eta beste birziklatzeko ikastaroa eginen da Gure Etxean, dohainik.