Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udalak ilbeltzeko bilkuran zenbait mozio aztertu zituen. Udalak aho batez erabaki zuen udal musika eskoletarako finantzaketa eredu progresiboa ezartzeko beharrezko neurriak hartzea Udal eta Kontzejuen Federazioari. Guztia ikasketaren plangintza orokor baten barruan kokatuta. Horren bidez, gaur egun ez bezala, Altsasuko Udalak udal musika eskolarako nahikoa finantziazio lortzea nahi luke. UPNren abstentzioarekin eta gainontzeko alderdien aldeko bozekin onartu zen NaBaik Aita Barandiaran adinekoen egoitzaren inguruan aurkeztutako mozioa. Hala, Altsasuko Udalak Gizarte Gaietarako Departamentuari eskatu dio hilabeteko epean "zentroa behin eta berriz eskatu zaizkion beharrezko azpiegiturekin hornitu dezan, zerbitzua behar bezala eman ahal izateko". Eskaera honakoak dira: ohe artikulatu elektrikoak, eta haiei dagozkien mahaitxoak, aulki artikulatuak, telebistak eta suteen kontrako neurriak hartzea. Horrekin batera, hitzarmena berritzea ere eskatu du udalak.Hautetsi independentistek gazte asanbladaren idatzia aurkeztu zuten. Foruzaingoak gaztetxean egindako "erregistro ilegala" zela eta foru poliziaren "jokabidea salatu zuen manifestura eta manifestaziora" atxikitzea eskatu zuen gazte asanbladak eta udal ordezkaritza manifestazioan parte hartzea eskatu zuen. Hautetsi independentistek babestu zuten mozioa (3), NaBai (4) abstenitu egin zen eta PSN, UPN eta IUN-NEB (6) kontrako boza eman zuten.