Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteazkenean ireki zituen ateak Madrilgo ARCO feriak. Oztopoz betea jaio da Arte Garaikidearen 29. Feria: antolatzaileen eta galerien arteko eztabaidek arriskuan jarri zuten erakusketa. Hori gaindituta, krisia da galerien beldur nagusia. Krisiak krisi, beste behin ere Arte Garaikidearen erakusleiho bikaina izanen da izanen da ARCO. 25 herrialdetako 218 galeriak parte hartuko dute. Bilboko Vanguardia da horietako bat. Galeria bizkaitarrak Txupo Poyo altsasuarraren lanak eramanen ditu. Otsailaren 21era arte irekita egonen da feria, Madrileko Ifema eraikinean.