Burunda, eskoletatik profesionaletara

Guaixe 2010eko otsailaren 16a

Prestakuntza taldeetan 42 txirrindulari ariko dira, afizionatuetan 28 eta profesionaletan 15. Horretaz gain, 25 zikloturista lizentzia eta 45 BTT lizentzia ditu Burunda KlubakBurunda Txirrindularitza Taldeak bere taldeen aurkezpena egin zuen larunbatean Altsasuko Iortia Kultur Gunean. Sakanako taldeak jarduna borobiltzea lortu du: eskoletako taldeetatik hasita profesionaletara. Ez da gauza makala, gero. Larunbateko ekitaldian eskoletatik afizionatuen bitarteko taldeak aurkeztu zituzten. Izan ere, Rural Kutxa talde kontinental profesionalaren aurkezpena martxoaren 10ean eginen da Madrilen, eta ondoren Nafarroan izanen da beste ekitaldiren bat. Aipatzekoa da talde profesionalak lotura zuzena duela Burunda Klubarekin, baina entitate independentea da.Burundak ilusio handia du 2010 denboraldirako. Prestakuntza taldeetan oinarri sendoa dute, afizionatuen talde bikaina prestatu dute eta talde profesionala ere gertu dute. Betiko filosofiarekin jarraitzen dute: esfortzu eta sakrifizioaren baloreak dituzten txirrindulariek eta pertsonak formatzea. "Lan egiteko ilusioz beteta gaude, nahiz eta instituzioetatik datozen laguntzak jaitsi diren. Entitate komertzialei esker egiten dugu aurrera eta eskerrak eman behar diegu" zioen Burunda klubeko presidente Pablo Jimenezek. Kontuan hartu behar da klubak bere gain hartzen dituela txirrindulari guztien lizentziak eta ekipamendua, eta horrek txirrindulari bakoitzeko 400 euro inguruko kostua dauka. "Laguntzek jaisten jarraitzen badute beste formula edo bideak aurkitu beharko ditugu" nabarmendu zuen. Klubaren beste zutabeetako bat bazkideak dira. 307 bazkide ditu taldeak, gehienak sakandarrak baina baita Nafarroako beste txokoetakoak ere, Arabakoak eta gipuzkoarren bat ere. Iazko emaitza onak errepikatzen saiatuko diraRural Kutxa afizionatuen taldeak talde berritu eta bikaina prestatu du aurtengo denboraldirako. Iaz 41 garaipen lortu zituen Rural Kutxak. "Oso zaila izango dugu hori gainditzea, baina saiatuko gara" zioen afizionatuen taldeko zuzendari berriak, Alejandro Hernandezek, iazko arduradun Eugenio Goikoetxea eta Iñaki Juanikorena talde kontinentalera igaro baitira. Hernandezek Bidelanetik datorren Jose Maria Gorostidi teknikoaren laguntza izanen du. Elite taldean 11 txirrindulari ariko dira eta 23 urtez azpikoan 17. Elite taldeko gehienek jarraituko dute, baina bi fitxaketa ere badaude: Carlos Delgado (Bidelan) eta Eneko Etxeberz (Orbea). Biak aurretik egonak ziren Rural Kutxan, eta taldera itzuli dira. Aurpegi berri gehienak, 11,  23 urtez azpikoan daude. Horietatik bost Burundako gazte mailako taldetik igo dira, tartean bi sakandar: Andonio?? Palomino altsasuarra eta Jon Irigoien urdiaindarra. Pozteko datua da, Burundak oinarri sendoa duela erakusteaz gain, aspaldiko partez afizionatuen Rural Kutxan sakandarrak egongo direlako. Gazteetatik igotako Beñat Txoperena aipatzekoa da, eta horretaz gain Alexander Ryabkin errusiarraren fitxaketa nabarmentzekoa da. Guztira 8 nafar ariko dira afizionatuen taldean. Kontentu daude sortutako taldearekin. "Talde profesionala ateratzean, gure klubean aritzeko eskaera ugari izan ditugu. Hori normala da, afizionatuen taldean nabarmentzen bazara saltoa emateko aukera gehiago duzulako" zioen Rural Kutxako manager orokor Floren Eskisabel altsasuarrak. Ildo horretan, txirrindulari gazteen aldeko apustua egitea izan da taldearen joera nagusia, txirrindulari horiek formatzeko. "Iazko taldetik 7 baja izan ditugu baina goian egon daitekeen jende gaztea hartu dugu. Erronka zaila da; baina iazko denboraldia errepikatzeko taldea eta jendea badugu" nabarmendu zuen managerrak. Profesionaletarako tranpolinaIazko taldeko bost txirrindulari Rural Kutxa kontinental taldera igo dira: Fabricio Ferrari, Ruben Martinez, Ruben Garcia, Garikoitz Bravo eta Guillermo Lana. Florentino Marquez Rock Racingera pasa da eta Adrian Saez de Arregi Orbeara. Horrek guztiak zein klubaren ibilbide zabalak erakusten du Burunda kluba tranpolin bikaina dela profesionaletara salto egiteko, eta horrela izaten jarraitzea da erronka.Helburuen inguruan galdetuta, argi dute: "Euskaldun Torneoa, Lehendakari Torneoa, Nafarroako Itzulia, Bidasoako Itzulia eta Bira, bereziki. Bereziki 23 urtez azpikoetan, talde ona dugulako" dio Hernandez zuzendariak.  AurrekontuakBurunda Txirrindularitza Taldearen prestakuntza taldeen aurrekontua 35.000 eurokoa da, eta Rural Kutxa afizionatuena 250.000 eurokoa. Aipatu txirrindulari taldeez gain, aipatzekoa da Burunda klubak zikloturismoan aritzen diren 25 pertsona biltzen dituela eta BTT edo mountain bikean aritzen diren 45. Horiek euren egutegia dute eta ia astero irteerak antolatzen dituzte. Horretaz gain, famatua eta jendetsua den BTT zeharkaldia antolatzen du Burundak urtero. Aurtengoa 15. edizioa izango da, ekainaren 13an jokatuko da eta 25.000 euroko aurrekontua izango du. LasterketakAurten 8 lasterketa antolatuko ditu Burunda Klubak. Eskolen bost proba izango dira (uztailaren 3an Urdiainen, uztailaren 17an Iturmendin, uztailaren 25ean Olaztin, irailaren 4an Ziordian eta irailaren 12an Altsasun), kadeteen proba bat (maiatzaren 8an Altsasun) eta gazteen bi lasterketa (apirilaren 4an Altsasun eta irailaren 11n Altsasun). Horretaz gain, 15. BTT lasterketa antolatuko du ekainaren 13an eta Sakanako Txirrindularen eguneko antolakuntzan parte hartuko du. Andaluziako ItzuliaOtsailaren 21ean abiatuko den Andaluziako itzulian debutatuko du Rural Kutxa talde kontinental profesionalak. Burunda Txirrindularitza taldeak 2010Eskolen Katealde-Carburantes-Azazeta taldeak: (Teknikoa: Tomas Martinez)-Hasiberriak: Jon Chamorro, Ailetz Lasa, Jose eta Ander Jaca, Jose eta Martzel Etxeberria, Unax Gabirondo, Aihan Perez, Andoni Ocaña, Aitor Josue Cabrera, Mikel Unzilla eta Alexander Patricio Ordoñez.-Kimuak: Josu Gabirondo, Hodei Zia, Eneko Vilar, Alex Unzilla, Asier Juanez, Jon Alexis Cabrera, Oihan Vinagre, Raul Granado, Oihan Azkona, Maialen Aramendia eta Julio Cesar Sarango.-Haurrak: Ander Vinagre, Unai Lasa, Aritz Irigoien, Eneko Aramendia, Mikel Agerre eta Luis David Arroyo. Kadeteen Auto Talleres San Migel taldea:Luis Felipe Rojas eta Byron Cabrera.Gazteen Rural Kutxa taldea: (Teknikoak: Aitor Arteta eta Iñaki Romero)Mikel eta Iosu Vazquez, David Irigoien eta Leonel Arroyo. Afizionatuen Rural Kutxa:Zuzendariak Alejandro Hernandez eta Jose Mari Gorostibi, kirol managerra Juan Manuel Hernandez eta manager orokorra Floren Eskisabel)-Elitekoak: Aleix Fabregas, Victor de la Parte, Mikel Filgueira, Arturo Ariño, Pablo Torres, Jose Migel Fernandez, Ivan Gonzalez, Carlos Delgado, Igor Romero, Eneko Etxeberz eta Radoslav Kiatkoswski.-23 urtez azpikoak: Airan Fernandez, Alexander Ryabkin, Jon Oria, Francisco Javier Moreno, Yelco Gomez, Antton Ibarguren, Ruben Navas, Ruben Alvarez, Ruben Cuesta, Jesus Herrada, Cristian Escudero, Jordi Simon, Andoitz Azurmendi, Beñat Txoperena, Ion Irigoien, Andoni Palomino eta Alvaro Sorbet. * Mekanikoak Jorge Hernandez, Juan Carlos Vazquez eta Ibai Jimenez, eta masajistak Javier Zubillaga, Luis Fernandez eta Jorge Hernandez