Aitzoainen lur emandako Ezkabako presoak gogoan

Guaixe 2010eko otsailaren 19a

1936 eta 1941 urteen artean Ezkabako San Kristobal espetxean 500 pertsona baino gehiago hil ziren. Haietako hamar Aitzoaingo hilerrian lurperatu zituzten. Haien artean dago Victor De Lapuente Manzano altsasuarra. Domeka eguerdian, Aitzoaingo Kontzejuak antolatuta eta Txinparta elkarteak lagunduta, omenaldia eginen zaie hamar hildako horiei. Horrekin batera, Aitzoaingo hilerrian hildako horien izen-abizenak idatziak dituen plaka berria jarriko da, bigarrena. Izan ere, aurretik jarria zegoen plaka, mustu aurretik Falange y Tradición taldeko kideek hautsi zuten. Victor De Lapuente ManzanoNahiz eta erregistro nagusian Alhama jarri, altsasuarra zen: artzapezpikutzakoa zuzen dago. Alejandrinoren eta Indaleciaren semea zen. 30 urte zituen eta ezkonduta zegoen. Kisusgilea ogibidez, eta irakurtzen eta idazten bazekien. Valladoliden epaitu zuten eta errebolta militarragatik 30 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Epaiak 1936ko irailaren 19ko data du. Ezkabako espetxean 1937ko ilbeltzaren 26an sartu zuten. 1940ko garilaren 10ean hil zen, bihotz gutxiegitasunagatik. Antzoainen lurperatu zuten. Antsoaingo epaitegiko erregistroko 14. liburuko 60. orrian dago haren heriotzaren berri.EgitarauaOtsailak 20, larunbata19:30ean     Ezkaba dokumentalaren emanaldia, kontzejuaren egoitzan. Otsailak 21, domeka12:00etan     Hilerriko plakaren mustutzea. Frontoian bildu eta handik abiatuko dira. Parte-hartzaileak: senideak, Uharteko txalaparta tailerra, Maite Mene abeslaria, Barricada eta Txinparta elkartea. Bukaeran auzatea izanen da.