Gurasoen inplikazio gehiago eskatu du Pilotajaukuk

Guaixe 2010eko otsailaren 23a

Altsasuko Pilotajauku Pilota Elkarteak urteroko asanblada orokorra otsailaren 14an egin zuen. 2009ko urtearen errepasoa egin eta gero - antolatutako ekitaldiak, balantze ekonomikoa eta beste - aurten antolatuko dituzten aktibitateez aritu ziren eta aurtengo ekonomia kontuei begira formula berriak eztabaidatu zituzten. Klubaren funtzionamendua hobea izan dadin gurasoek klubean inplikazio gehiago izan behar dutela azpimarratu zuten, "egun parte hartzen duten gurasoekin soilik ez delako nahikoa eta egungoak ezin baitira denera iritsi". Bestalde, kluba gestionatzen duen gestorak gurasoek, pilotariek eta interesatuek klubari buruz dituzten ideia, kexu, iradokizun, proposamen eta zalantza guztiak gestorari azaldu edo jakinarazteko eskatu zuten, "klubak baliabideak jartzeko eta egon daitezkeen hutsuneak konpontzeko, plazaratzen diren proposamenak aintzat hartzeko eta beste". Horretarako Burunda pilotalekuan Pilotajaukuk dituen bulegoetatik pasatzeko eskaera egiten dute, astegun arratsaldeetan.