Gazteendako sexualitate aholkularitzak eskaintza zabaldu du

Guaixe 2010eko otsailaren 25a

Lehen adin muga 17 urtetan bazegoen, orain 12 eta 30 urte bitarteko altsasuarrek Gazteendako Sexualitate aholkularitza erabiltzeko aukera izanen dute. Altsasuko Udaleko Gazteria Sailak jakinarazi duenez, hileko lehen astearteetan, 15:00etatik 17:00etara izanen da martxan aholkularitza, Gure Etxea eraikinean. Zerbitzua emateaz Etxarri Aranazko Emakumea Laguntzeko Zentroko sexu hezitzailea izanen da. Doako zerbitzua da. Erabili nahi duenak Gure Etxeatik pasa edo 948 564 785 telefonora hots egin dezake. Han sexualitateari, gorputzari, maitemintzeari eta abarri buruzko informazioa jasoko du. Bestalde, gazteria zinegotziarekin egon nahi dutenek hileko lehen asteazkenetan, arratsaldez, Gure Etxea eraikinetik pasatzeko aukera dute.GazteguneazGaur, 19:00etan, bilera eginen da Gure Etxea eraikinean. Gazteak gonbidatuta daude.