Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteazkenean Iruñean emandako prentsaurrekoan Gamesako langileen ordezkariek enpresari eskatu zioten enplegu erregulazio espediente "bidegabea erretiratzeko". Horrekin batera, Altsasuko lantegiaz hitz egiterakoan zuzendaritzak Altsasuko "enpresa batzordea legezko mintzakide bakar bezala" aitortzeko. Azkenik, langileen ordezkariek Gamesako zuzendaritzari eskatu diote "neurri alternatiboak dituen plana, haiekin elkarrizketak hasi eta Altsasuko lantegiaren jarraipena ziurtatzeko. ArgudioakLangileen ordezkariek azaldu dutenez, lantegia ixteko "ez dago arrazoirik. Altsasuko lantegia palak egiten aitzindaria da eta bideragarria da. 14 urte hauetako emaitza ekonomiko eta teknologiko bikainek hala erakusten dute". Horretaz gain, nabarmendu zuten ilbeltzean %95eko ekoizpen maila zuela. Enpresa batzordeko kideek gogora ekarri dutenez, "langileria prestakuntza handia du eta mundu guztian barna ibili da palen beste lantegi batzuk martxan jartzen". Lantegiaren itxiera "enpresa borondate arazo bat" besterik ez da langileendako. Eta zuzendaritzari leporatu diote lantegia itxi nahi izatea "ziurtatu gabeko eskaera aurreikuspenetan". Langileen ordezkariek ziurtatu dutenez "lantegia beste produktu berrietara egokitu daiteke". Bestetik, "enpresa batzordea deseginen duen edozein negoziazio markoren kontra" azaldu dira langileak. Antza, zuzendaritzaren asmoa da lantegi guztietako ordezkaritzak hartzen dituen batzorde batekin negoziatzen hastea. Langileen ordezkariak kexu azaldu dira jaso duten dokumentazioa ez dagoelako "osorik. Beraz, ezin dugu espedienteari buruzko iritzirik eman".Eskaerak gobernuariGamesako langileak Nafarroako Gobernuari bi eskaera egin dizkiote. Batetik, "bere konpetentzia gaitasuna aldarrikatu dezala Altsasuko lantegirako aurkeztutako espedientea tramitatzeko". Nafarroako Gobernuari langileek egindako beste eskaria da "Gamesari eskatzea inbertsio eta enplegurako jasotako diru-laguntzengatik sortutako konpromisoak betetzea". Jarduerak Langileen ordezkariek astelehenean Sakanako erakundeei Gamesaren Altsasuko lantegiaren defentsa egiteko eskatu zieten. Horrekin batera, administrazio, lan ikuskaritza eta lan arloko epaitegian ekimen juridikoak hasi dituzte langileek. EgutegiaOstegunean parlamentuko taldeekin bilduko dira. Ostiralean greba eguna. 10:30ean, Gamesak Sarrigurenen duen egoitzatik Diputaziorako martxa. Martxoak 10, asteazkena. Kontzentrazioa Altsasuko azokan. Martxoak 12, ostirala. 19:00etan manifestazioa Altsasun.IrabaziakGamesa taldeak iaz 114,6 milioi euro irabazi zituen. Haietatik 105 GIT atalaren bidez, Altsasuko lantegia hartzen duena hain zuzen ere. Lehen hartu-emanakNafarroako Gobernuak eta Gamesak asteazken arratsaldean hasi zuten "elkarrizketa prozesua" eta bilera gehiago izanen direla aurreratu zuten aldeek. Jose Maria Roig kontseilariak Gamesari eskatu zion "kontratuak etetea ez diren bestelako neurriak garatzea". Aldeen artean "ahalik eta konponbide onena bilatzearen alde" agertu zen. Kontseilariak gehitu zuen, espedientea "zorrotz" aztertuko duela. Zuzendaritza eta langileen artean "bitartekari" izateko prest azaldu zen. Azkenik, Roig-ek gogora ekarri zuen "Nafarroako Gobernuak inbertsiorako diru-laguntzen araudia" aplikatuko duela.