Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
NaBaiJose Angel Agirrebengoak "Gamesaren erabakiagatik eta Sakanarendako izanen dituen ondorioengatik kezka" azaldu du. NaBaik Nafarroako Gobernua ere egin du enpresaren erabakiaren arduradun, "jakin dugulako Gamesak duela hiru urte Urdiain-Altsasu industrialdean lur erreserba egin zuela. Industrialdea oraindik egin gabe dago". Koalizioak gogora ekarri du 1997tik ibarreko "enpresa onduak" direla eta industria ehuna berritzeko beharrezkoa zela "urbanizatutako industria lurra" izatea. Sakanan enpresa askok kokatu nahi izan dutela eta azkenean ez direla kokatu nabarmendu du Agirrebengoak. Bestalde, NaBaik Industria kontseilariak parlamentuan azalpenak ematea eskatu du. Parlamentuak eskatu zion Altsasu eta Sakanarako ekonomia berrindartzeko plana zertan den galdetuko dio NaBaik, besteak beste. Alderdi PopularraPPk zabaldu duenez, "Nafarroako Gobernuak auto-bonboa egin eta krisiaren kontrako neurriak hartu dituela dioen bitartean, Nafarroako ekonomiak arazo larriak ditu". Gobernuak itxieraren berri "prentsaren bidez jakiteak" harritu egin ditu popularrak. Eta galdetu dute "zertarako behar dugu bere enpresa ehuna ere ezagutzen dugun Industria kontseilari bat?" Bestalde, "lehiakortasun eta berritasunen alde" egitea eskatu du PPk.Migel SanzNafarroako presidenteak, bestalde, "bidegabetzat" jo zuen Gamesak "aldebakarreko" erabakia hartzea "bat-batean". Aldi berean, enpresako zuzendaritzari lantegiaren itxierari alternatibak bilatzeko eskatu zion. Nafarroako presidenteak penaz hartu du Gamesak "Altsasuko lantegia ixtea proposatu duten bitartean, beste lantegi batzuetan enplegu espedientea" aurkeztu izana. Aldi berean, Sanzek gogora ekarri zuen Nafarroako Gobernua Sodenaren bidez Iberdrolako bazkide dela, eta azken hori Gamesako erreferentziazko bazkide dela".