Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehen arratsaldean Gamesako langileen ordezkariak udal arduradunekin bildu ziren. Altsasuko udaletxean egindako bilkuran Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Urdiain, Altsasu eta Olatzagutiako alkateak izan ziren. Haiekin batera, Altsasuko Udaleko talde guztietako ordezkariak izan ziren. Langileen ordezkariek gertatutakoaren berri eta hurrengo egunetan egiteko asmo duten guztiaren berri eman zieten udal arduradunei. Haiek, bestalde, guztien artean idatzi bat adostea eta mozio gisa udaletan aurkeztea erabaki zuten. Idatzi horrek Gamesaren itxiera eta Sakanak bizi duen krisi egoera salatuko ditu. Sakana Nafarroa baino gogorrago kolpatzen ari dela krisia. Horrekin batera, Nafarroako Gobernuari dei eginen zaio konponbideak emateko. Urdiaingo alkate eta Sakanako Mankomunitateko presidente Migel Angel Zubiriak bildutakoei jakinarazi zien aurreko ostiralean bertan Migel Sanzekin eta Roig industria kontseilariarekin biltzeko eskaera egin zuela. Sakanan krisiak duen eraginaz aritu nahi du Zubiriak gobernuko kideekin. GamesarekinLangileekin bildu aurretik Altsasuko Udaleko ordezkaria Gamesako Erakundeekiko Harremanetarako zuzendariarekin, Alex Otaegirekin, bildu zen. Hark esan zien lantegiak ez duela "bideragarritasunik" eta erabakiak "ez duela bueltarik". Altsasun ekoizten diren palak txikiak direla eta merkatuan ez dutela irteerarik azaldu zien udaleko kideei Gamesako arduradunak.Langileen pausoakOstegunean parlamentuan ordezkaritza duten alderdiekin bilduko dira langileen ordezkariak. Ostiralean, berriz, lanuztea eginen dute eta Iruñerrira joanen dira langileak. Sarrigurenen Gamesa Eolicak duen egoitzan bildu eta handik Industria Departamentuaren egoitzara arteko protesta martxa eginen dute. ErreakzioakParlamentuaAstelehenean Nafarroako Parlamentuko bozeramaileen batzarrak erabaki zuen eskatzea Gamesari Altsasuko lantegiaren itxiera birpentsatzeko, Gobernuak eskatu bezala. NaBaik aurkeztu zuen idatzia gainontzeko taldeen babesa jaso zuen.