Igerileku gose!

Guaixe 2010eko martxoaren 2a

Hiru hilabetez itxita egon ondoren, larunbat goizean zabaldu zuten Zelandi kiroldegiko uren gunea. Zabaltzearekin batera, makina bat izan dira igerilekua, erlaxatzeko igerilekua, sauna bustia, sauna lehorra, dutxak, hidroterapia eta etzaulkiak erabili dituztenak. Astelehenaz geroztik igeriketa ikastaroak berriro martxan dira. Udaletik izena eman zuten guztiei hots egin diete, jarraituko duten edo ez galdezka. Bestalde, hiruhileko berriarekin batera ikastaro eskaintza berrituko da. Azaroaren 10ean itxi zirenez geroztik jendeak igerileku gosea zuen. Hala jakinarazi digu izenik eman nahi ez zuen gizon batek: "enplegu erregulazioan eman dut negu gehiena eta igerilekua itxita egotea asko sumatu dut". Emakume batek, honek ere ez digu izena eman nahi izan, "irrikitan nengoen. Bazen zabaltzeko garaia". AAltsasuko Udaleko kirol sailetik jakinarazi digutenez, "azpiegiturako makineria denbora asko geldirik egon denez, hainbat arazori egin behar izan diogu aurre". Horretaz gain, Nitram Pool enpresak Gas Navarra eta Iberdrola enpresei utzitako zorra (68.000 euro) kirol azpiegitura zabaltzea atzeratu du. Txartela Altsasuko Udalaren enpresa publikoak, Atabo Altsasu SL, kudeatzen ditu urte hasieraz geroztik herriko kirol azpiegiturak. Zelandiko igerilekuak zabaltzearekin batera, erabiltzaileek berritasun bat opatuko dute. Sartzeko kudeaketa programa berria. Horregatik udaletik Zelandiko abonatuei eskatu zaie kiroldegira txartelarekin joateko. Aurki txartel horiek irakurtzeko sistema ezarriko da. Txartelik gabe ezin izanen da kiroldegian sartu. Bestalde, abonatuta ez daudenek ez dute fitness aretora sartzerik izanen.1.200 abonatu inguruUrte hasieratik 23 baja eta 27 alta izan dira. Gaur egun 215 pertsona ari dira ikastaroren batean parte hartzen.