Lanbide Heziketako autobusa gaur bisitan

Guaixe 2010eko martxoaren 5a

UGT sindikatuaren estatu mailako ekimena da autobus hori. Estatuan barnako ibilbidean, gaur Altsasun geldialdia eginen du. Bere egitekoa lana duten pertsonei eta langabeei enplegurako Lanbide Heziketa enplegurako prestakuntza, prestakuntza-ibilbide eta orientazio-profesionala ezagutzera ematea da. Argibideak eta orientazioa eskaintzen duen zerbitzu hori doakoa da. Zehazki halako arloei buruzko informazioa jaso daiteke autobusean: ezagutzak kreditatzeko eta ebaluatzeko estatuko sistema eta Lanbide Heziketa; haietan parte hartzeko dauden ekimenak eta sartzeko bideak; informazioaren eta orientazio-profesionalaren garrantzia edota langileen ezagutzak kreditatzeko eta ebaluatzeko prozedurak. Gaur, ostiralaBaratzakobide plazan, 10:00etatik 14:00etara.