Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur jarriko da abian Escena Jaialdiaren 10. edizioa. Urtero bezala, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak antolatutako jaialdiak dantzan jarriko du Nafarroa. Denera 30 dantza ikuskizun eskainiko dira Nafarroako 18 herritan. Besteak beste, dantza klasikoak, garaikideak, flamenkoak, hip-hop-ak eta breakdance-ak lekua izanen dute bertan. Ikuskizunak ez ezik, dantza tailer eta ikastaroak ere antolatuko dira, herritarrak dantzara hurbiltzeko helburuarekin.Apirilean AltsasunAltsasu izanen da ikuskizunak hartuko dituen herrietako bat. Apirilera arte itxoin beharko dugu horietaz gozatzeko. Aste Santuko oporretatik bueltan, apirilaren 10ean, Jose Porcelek Cafes cantantes obra eskainiko du. Garai bateko kafe antzokiak ekarriko dizkigu gogora. Flamenkoko erritmo ezagunenak eskainiko ditu, buleriak, soleak, farrukak, segidillak eta tientoak, esaterako. Lanaren bidez flamenkoa zabaldu zuten artistak omendu nahi ditu.Apirilaren 25ean izanen da bigarren emanaldia, Fueradeleje konpainiaren Cuatro estaciones obra, familian ikusteko egokia. Vivaldiren musika klasikoa oinarri hartu arren, eszenaratze banguardista du ikuskizunak. Elementu plastikoen, ikus-entzunezkoen eta mugimenduen bidez, zenbait sentsazio transmitituko dituzte.