Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuar talde bat Baratzekobide plazako bost zuhaitz moztearekin ez da ados agertu. Turismo bulegoa izanen den tren makina "herriko erdigunean dagoen gune berde bakarrean jartzea" ez dute begi onez ikusi, ezta "lekua egiteko, 20 metro baino gehiagoko bost zuhaitz moztea". Gaiaren kudeaketarekin ez daude "ados, herritarrekin ez delako adostu eta informazio falta egon delako". Kritikarekin batera hiru eskaera egin dituzte. Batetik, "tren-makina erdigunean dagoen berdegune bakarrean ez jartzea eta kokapena berraztertzea". Horrekin batera, plazan "bertako zuhaitzak landatzea, ondo egokitu eta mantentze lanik behar ez dutelako". Azkenik, "erabaki garrantzitsuak hartzeko orduan hiritarren iritzia emateko aukera izatea". Mila sinadura1999an Fundamento Orain taldeak jaso zituen Domingo Lunbier Eskola eta berdegunea mantendu eta erabilera publikorako izan zitezen. Gobernadorean lorategia mantendu zen.