Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kima euskara taldeak dagoeneko banatu du martxoko batixabi-ren jokaldia. Oraingo honetan "adierazkortasun komunikatibo handia duten euskalkiko 13 hitz" aurkeztu dituzte eta harien esanahia opatu behar da. Asmatzaileen artean Mihiluze joko ederra eta Gaztezulo aldizkarirako bi harpidetza zozketatuko ditu Kimak. Otsaileko jokaldiari dagokionez, bikote harremanei eta sexualitateari eskainia zegoen eta sekula baino "parte hartze txikiena" izan da. 78 parte-hartzaile izan dira. Entzun! Disko liburua eta Gaztetxulo aldizkarien bi harpidetza asmatzaileen artean zozketatu zuen Kimak eta guztiak altsasuarrek eskuratu dituzte. Martxoan joko eder bat zozketatuko du Kimak.