Gamesako langileak ez ziren Madrilera joan

Guaixe 2010eko martxoaren 9a

Gamesa taldeak Altsasuko lantegirako kontratu guztiak hausteko enplegu erregulazio espedientea aurkeztearekin batera, estatuko beste hiru lantegietan kontratuak aldi baterako eteteko espedientea aurkeztu du. Guztiak batera aurkeztu ditu Madrilen.  Astelehenean Madrilen bilera zuten enpresako zuzendaritzak eta langileen ordezkariek. Altsasuko lantegiko enpresa batzordea ez zen bilerara joan, Altsasuko espedientea Nafarroan negoziatzea eskatu baitu. Eskaera hori formalki astelehenean aurkeztu zuten Altsasuko Gamesako langileek Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan. Altsasuko langileek diotenez, "Bestalde, Altsasuko Gamesako enpresa batzordea Jose Maria Roig Aldasoro kontseilariarekin gaur, 17:00etan, bilduko da. Bilerak irauten duen bitartean langileak egoitzaren kanpoko aldean kontzentrazioa eginen du. Heldu den asteartean, 11:30ean, berriz, Nafarroako Parlamentuan izanen da enpresa batzordea bere ikuspegia zabaltzeko. Langileak egon eta bi egun geroago kontseilaria pasako da Parlamentutik egiten ari denaren inguruko azalpenak ematera. Sinadurak eta FacebookGamesako langileak igandean Osasunaren futbol zelaian izan ziren elkartasun sinadurak biltzen. Ekimenarekin aurrera jarraituko dute hurrengo egunetan. Facebook-en ere taldea sortu dute No al cierre de Gamesa Altsasu izenarekin. Langileek taldeko lagun egitera deitu dute.