Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean egindako bilkuran Altsasuko Udalak hainbat aurrekontu aldaketa egin zituen. Horien bidez, Toki Inbertsioaren Estatu funtsetik jasoko duen diruaren %70,47a erabiltzeko baimena jaso du Madriletik. 818.481 eurotik 576.821,23 euro. Diru sail handiena Altzania eraikineko teiladura berritu eta eraikina finkatzera bideratuko du udalak: 256.338,78 euro. Hautetsi independentistek lanak egin aurretik eraikina ikertzea proposatu zuten. Beste diru sailakBurunda frontoia berritzea: 188.671,81 euro. Dantzalekuko igerilekuetan lan ezberdinak egitea: 55.812,24 euro. Udaletxea berritzea: 50.988,96Informatika eta telekomunikazio azpiegiturak egokitzea: 14.221,44 euro.Egoitza elektronikoa eta erregistro telematikoa ezartzea: 10.788 euro.