Gamesa ez itxi

Guaixe 2010eko martxoaren 12a

Eskaera hori eginen da gaur arratsaldean Altsasun, Gamesako langileek manifestazioa deitu baitute. Sakandarrei mobilizazioan parte hartzera dei egin diete. 150 lanpostuak mantendu daitezela eskatuko dute. Eta horretarako lehen pauso gisa kontratuak eteteko enplegu erregulazio espedientea (EEE) Nafarroan negoziatzea ere aldarrikatuko dute langileek. Azken eskaera hori bera egin zion enpresa batzordeak asteartean Jose Maria Roig kontseilariari. Nafarroako Gobernuko kideak "arrazoizkoa" jo zuen EEE Nafarroan negoziatzea eta hala eskatuko dio Ministerioari. Kazetariei erantzunez, Roigek aste honetan adierazi du bere "helburu" dela "lantegia ez ixtea eta lanpostuak mantentzea". Langileen ordezkariak pozik irten ziren espedientea negoziatzeko "zilegitasuna" aitortu zielako. Horrekin batera, kontseilariari adierazi zioten lantegia bideragarria dela: "lantegia egokitu daiteke, beste pala batzuk egin daitezke eta prestatutako langileak gara". Miranda de Ebron edo Tuteran egiten diren palak Altsasun egin litezkeela nabarmendu dute langileek. Bilera AltsasunAtzo arratsaldean Gamesako zuzendaritza eta Altsasuko enpresa batzordea biltzekoak ziren. Gamesak atzokoan berretsi zuen lantegia itxi eginen dela. Enpresak 90 langile (%60) taldearen beste lantegietan kokatzea (Agoitz, Imarkoain, Tutera eta Miranda de Ebro). Lantegi horietara joan nahi ez dutenei lan egindako urte bakoitzeko 30 eguneko kalte ordaina eskaini die, 12 hileko soldatako topearekin. Langileek ordezkariek espedientea bertan behera utzi eta lanpostuak mantentzearen alde egin zuten. Haien iritziz beste pala modelo batzuk egiteko lantegia egokitu egin daiteke.   Gamesak hasieratik estatu guztirako aurkeztutako espedientea Madrilen negoziatu nahi du, eta atzoko bileran hala berretsi zuen. Nahiz eta, lantegietako enpresa batzordeekin bilerak eginen dituela aurreratu. Jakina denez, Altsasuko ordezkariak ez ziren astelehenean Madrilen izan zen bilerara joan. Gainera, lantegi guztietako langileak ordezkatzen dituen negoziazio komisioak aho batez erabaki zuen kontratuak hausteko espedientea ez negoziatzea. Bitartean, Gamesako langileek Lan Ministerioari eskatu diote espedientearen tramitazioa Nafarroako Gobernuaren esku utzi dezala. Langileen egutegiaAsteartean, 11:30ean, Nafarroako Parlamentuan azalpenak emanAsteazkenean, greba. Zamudiora joanen dira, Gamesaren egoitzara. Ostegunean, 9:30ean, Sakanako ekonomia egoera aztertuko da batzordean. Publiko gisa egon nahi dute. ManifestazioaGaur, ostirala, 19:00etan Altsasuko udaletxetik.