Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur eta etzi, Sakanako DYAko boluntarioak Zelandi eskola publikora joanen dira. Ikastetxeko gurasoei zuzendutako hitzaldiak emanen dituzte DYAko kideek. Batez ere eguneroko bizitzan sortu daitezkeen arazoen aurrean lehen sorospenak nola egin azalduko eta aholkatuko dute DYAko boluntarioek, beti ere txikienetan arreta jarriz. Hala, sukarra, zauriak erre-zauriak eta bestelakoen gainean ariko dira hizketan. Asteartean eta ostegunean15:00etatik 16:30era, Zelandin.