Sei aukera trena kokatzeko

Guaixe 2010eko martxoaren 16a

Altsasuko Udalak turismo bulegoa hartuko duen tren makina jartzeko sei kokapen ditu. Altsasuarrek gogokoen duten aukera zein den esan dezakete. Horretarako udaletxetik pasa beharko dute osteguna bitartean. Udal bulegoetan sei kokapenen berri ematen duen txostena dago. Hura ikusi eta gero, instantzia bete eta nork bere aukera zein den azaltzeko aukera izanen dute. Udaleko taldeek ere euren iritzia emanen dute. Sei aukerak1. Baratzeko bide plaza. Frontoi ondoan, berdegunearen luzeran jarriko litzateke makina. 2. Iortia kultur gunearen parean. Bakea eta Frontoiko zeharbidea kaleen ondoan. 3. San Joan kalea, Fortxo kafetegiaren ondoan. 4. San Joan kalea, Kutxaren  bulegoaren parean. 5. Zelai kalea, Caixaren bulego parean, medianan. 6. Zumalakarregi plazan, hegoaldeko zuhaitzen ondoan dagoen aparkalekuan. IrudikapenaTren makina errailen gainean balego bezala kokatu nahi da. Horretarako, errailak jarriko dira eta haiei eusten dioten trabesak ere. Trabesak egurrezkoak eta porlanezkoak izanen dira.  Horrela, trenbideak izan duen garapena ikusteko aukera izanen da. Ez soilik materialetan, baizik eta tornillo eta eusteko moldeetan ere. Trena trenbide bukaerako tope batzuen kontra jarriko da. Bere aldamenean kilometro puntua adierazten duen seinalea eta zutikako beste seinale bat jarriko dira. Guztiak jatorrizkoak izanen dira. Barruan Altsasutik Iruñea, Gasteiz eta Beasainerako tren bidaien proiekzioak ere izanen dira. Tren makinara sartzeko arranpa luze bat eraikiko da.Urte guztia zabalikSakanako Mankomunitatearen asmoa da tren makina urte guztian zabalik egotea. Migel Angel Zubiriak azaldu digunez, "hori denborarekin lortuko da". Zubiriak azaldu digunez, "turismo sasoi gorena pasa eta gero, asmoa litzateke urte guztian zabalik egotea.  Beste funtzio batzuk izan ditzake trenak. Mankomunitateko zerbitzuak deszentralizatzeko aukera da horietako bat".