Ezgaitasuna duten gazteak oporrak lagunekin pasatzeko aukera

Guaixe 2010eko martxoaren 15a

Horixe eskaini du Altsasuko Udalak Aste Santurako, Bateragarri, Dibertigarria programaren bidez. Eskaintza hori lanak eta familia ardurek seme-alaben zaintza eta arreta zailtzen duten pertsonei zuzendurik dago. Apirilean eskolarik gabeko egunetan 12 urtetik gorako ezgaituak diren gazteei  (1974tik 1997ra jaiotakoendako) zuzendutako eskaintza da. Esperientzia duten aisialdiko begiraleen ardurapean garatuko da. Gazte horiek oporrak lagunekin pasatuko dituzte apirilaren 6, 7, 8, eta 9an, 17:00etatik 20:00etara, Gure Etxea eraikinean. 10 plaza daude eta programan sartzeko baremoa zehaztua du udalak. Izen emateaMartxoaren 12tik 22ra. Hots egin 012 telefonora. Prezioa 13 euro.