Aurreko ostegunean Gamesako zuzendaritza eta enpresa batzordea bildu ziren. Bi aldeek aurretik zituzten jarrerei eutsi zieten. Zuzendaritzaren aldetik lantegia itxi eta 90 langile birkokatzeko eskaintza egin zuen. Altsastutik "gertu" dauden lantegietan kokatuko lirateke langile horiek: 55 Agoitzen, 8 Imarkoainen, 7 Tuteran, 12 Miranda de Ebron, 6 Iruñean eta 2 Gasteizen. Langileen ordezkariek, bestalde, enplegu erregulazio espedientea haiekin negoziatzea eskatu zuten, ez soilik itxierari dagozkionak. Bestalde, gogoan izan ostegun eta ostiralean langileek greba eginen dutela. Haien aldarrikapenak, oinez, Iruñeraino eramanen dituzte. Apirilak 11Ordura arte luzatuko da espedientearen kontsulta epea, ministerioak enpresari dokumentazio gehiago eskatu baitio. Nafarroako Gobernua, berriro, espedientea tramitatzeko prest azaldu da.