Hodei Munduko Pista Txapelketan

Guaixe 2010eko martxoaren 16a

Martxoaren 24tik 28ra jokatuko dira, Kopenhagen, Munduko Pista Txapelketak. Espainiako selekzioarekin ariko da Cespa-Euskadi taldeko Hodei Mazkiaran altsasuarra. Mundialak prestatzeko bere taldekideekin Mallorkako Palman kontzentratuta dago gazte altsasuarra, Jon Iriberriren aginduetara. Bestalde, asteburuan Pistako Trofeu Ciutat de Palma jokatu zen. Abiaduran Juan Peralta nafarra nagusitu zen eta Hodei laugarrena izan zen, eta keirinean irabazteko zorian egon zen altsasuarra. Hobetze bidean dago Hodei, eta ea zer moduz doakion mundialetan.