Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iaz osasun etxean egindako lanak bisitatu zituen Maria Kutz kontseilariak asteazkenean. Kontseilaria, Lehen Arretako Zuzendari Cristina Ibarrolarekin batera izan zen. Osasun etxera egindako bisita horretan behin-behineko Altsasuko alkate den Iñaki Migel, osasun kontseiluko buru den Arturo Carreño eta Maria Antonia Roman UPNko zinegotzia izan ziren. EpekaLanak hiru epetan egin zituzten, beti ere osasun etxearen zerbitzua eten gabe. Aurreko fasean eraikin berria egin zen, lehengo osasun etxearen eta Paraiso dantzalekua zenaren artean. 343 metro2-ko eraikin berrian zortzi kontsulta eta erabilera anitzetako gela daude, guztiz jantzita. Eraikin berria zaharrarekin pasabide baten bidez lotu dira. Irailerako erabilgarri zegoen espazio hori. Hurrengo bi epeetan osasun etxe zaharra zena eraberritu zen. Lehenik, zazpi kontsulta zaharrak eraberritu zituzten. Espazioa handitu dute eta altzari berriak jarri dituzte. Horrekin batera, errehabilitazio gimnasioa eraberritu zuten. Azken fasean, larrialdi zerbitzuetako area berria egin zuten. Larrialdietarako, erabilera anitzetarako, eta botikinerako gela bana du. Horretaz gain, itxaron gela, langileendako gelak, komunak eta aldagelak daude. Altzari guztiak ere berriak dira. Datuak Altsasu aldeko oinarrizko osasun eskualdeak 9.996 osasun txartel ditu. Haietatik 8.578 helduenak dira eta 1.418 pediatrara joateko adina dutenena. Honako profesionalek lan egiten dute: medikuntza orokorreko sei mediku; pediatra bat; zazpi erizain; 5 administratzaile; gizarte langile bat; fisioterapeuta bat eta larrialdi zerbitzuetarako 3 mediko eta 3 erizain. Kutzek argitu zuenez, azken sei langile horiek iazko lan eskaintza publikoa eta gero hasi ziren lanean. 958 m2Azalera hori du osasun etxe berriak, aurrekoak baino 342 gehiago.