Gazteria Zerbitzuak gero eta erabiltzaile gehiago ditu

Guaixe 2010eko martxoaren 22a

Iazko jardunaren memoria zabaldu du Altsasuko Udaleko Gazteria Zerbitzuak. Gazteen heldutasunerako trantsizio ekintzak garatu zituen zerbitzu horrek azken hiru urteetan. Horretarako ardatz hauek izan zituen kontuan: informazioa; aisia eta aisialdia; osasuna; sentsibilitatea eta parte hartzea.Memorian jaso denez, aisialdiari dagozkion jarduerak baldintza "eskasean" garatu ziren iaz, "besteak beste, langileria faltagatik". Bestetik, genero ikuspegitik aukera berdintasuna indarrean jarri zen iaz, baita ezgaitu gazteendako eskaintza egin ere. Parte hartzeaGazteria sailaren memorian jaso denez igo egin da. Gazteguneak martxan  jarritako ekintzak  "parte hartzea eta adostasuna bultzatzeko aukera" izan daitekeela uste du zerbitzuak. Hala ere, garbi du zenbait gaztek oraindik ere "kontsulta eta informazio tresna gisa"  ikusten dutela.Zerbitzua lanez gainezka eta langile gutxirekin dagoela nabarmendu da memorian eta horrek kalitatean eragina izan dezakeela uste da. Horregatik "baliabide eta bitartekoen arteko oreka" jartzea eskatzen da. Beste gabezia batzuk ere aipatzen ditu txostenak: enplegu edo etxebizitzari lotutako politikarik eza. Horregatik, krisi garaian "udal politika irudimentsu eta globalak aplikatzea" proposatu du zerbitzuak. Parte hartzea                                    Pertsona kopurua                          AldeaGaztetxokoa               3.122  (12-17 urte artekoak)            %9+Programak                  2.276 (12-30 urte artekoak)        Ikastaro eta jarduerak     57 Gazte Informazio gunea  297                                            %8+Sexu aholkularitza         65  (%81 emakumeak)Udan euskaraz             280    (3-12 urte artekoak)            %9+