Mazkiaran ez da Munduko Pista Txapelketan ariko

Guaixe 2010eko martxoaren 23a

Munduko Pista Txapelketak jokatuko dira Kopenhagenen marxoaren 24tik 28ra. Hasiera batean Espainiako selekzioarekin aritzekoa zen Cespa-Euskadi taldeko Hodei Mazkiaran altsasuarra. Selekzioko gainerako kideekin kontzentratua egon zen Mallorcako Palman, Jon Iriberri selekzionatzailearen aginduetara. Baina sorbaldan duen lesio bat errekuperatzeko asmoz altsasuarra ez da mundialetan ariko. Cespa-Euskadiko bere taldekide Leire Olaberria, Unai Elorriaga eta Ana Usabiaga izan dira Konpenhagenerako bidea hartu dutenak.  Orain arte Hodei bost aldiz jarraian izan da mundialetan, baina aipatu lesioaren eraginez aurten ez da ari duen maila ematen eta ez du mundialetan parte hartuko. Uztailaren 27tik abuztuaren 1era Holandan jokatuko diren Europako Txapelketak prestatzen buru-belarri dabil altsasuarra. Espainiako Kopa jokoanLarunbatean Pistako Espainiako Kopako lehendabiziko manga hartu zuen Donostiako Anoeta belodromoak. 23 urtez azpiko 60 pistard aritu ziren, tartean Hodei Mazkiaran, Euskadi selekzioarekin. 200 metrotan, abiaduran eta keirin probatan aritu zen.  Euskadi selekzioa izan zen lehena (99 puntu), Baleares (99 puntu) eta Reyno de Navarra (92 puntu) taldeen aurretik. Abiadura probatan Reyno de Navarrako Juan Peralta izan zen onena, 200 metrotan, abiaduran eta keirin probatan gailendu eta gero. Kopako bigarren jardunaldia apirilaren 24an jokatuko da Mallorcako Palma Arenan.