Aita Barandiaran egoitzako kontzertua berraztertuko da

Guaixe 2010eko martxoaren 25a

Asteartean Aita Barandiaran adinekoen egoitzako ordezkariak Gizarte Gaiak Departamentuko ordezkariekin bildu ziren. Kontzertuaren modulua berraztertzea eskatu du Aita Barandiaran egoitzako patronatuak. Egoitzatik jakinarazi digutenez asteartekoa kontzertua berritzeko estreinako kontaktua izan da. Dependentzia Legea indarrean sartu aurretik sinatu zen Aita Barandiaran erresidentziako hitzarmena. Orduan legean gauza diren eta lagundutako pertsonen arteko ezberdintasuna egiten zuen. Gaur egungo legeak, berriz, lagundutako pertsonen dependentzia maila baloratzen du. Hori eta beste hainbat datu kontuan izanik berrituko da Aita Barandiaran erresidentziaren hitzarmena. Asteartean departamentuko arduradunek datuak eskatu zizkioten egoitzako arduradunari. Bestalde, erresidentziatik jakinarazi digutenez behar materialak uda partean aseko ditu departamentuak. Besteak beste, ohe artikulatu elektrikoak eta dagozkien mesanotxeak; telebistak; pasabideetan suteen kontrako ateak jartzea; garabia eta garbitokiko makina berriak behar dira. GertutikBegoña Rodriguez Marcos Dependentziarako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileaAltsasuko egoitzako hitzarmena berritzea eskatu da.  Lehen gizarte zerbitzuekin zegoen kontzertu mota du Altsasuko egoitzak. Concerdep programa jarri dugu martxan. dependentzia egoeran dauden pertsonen ohe guztiak kontzertatzea du helburu, Nafarroako guztikoak. Lan plangintza zabala dugu, 2008an abiatu zen eta luze joko du. Lanerako lehentasunak markatu behar dira, beti ere erabiltzaileen eskubideek markatuta. Lan hori kontzerturik ez zuten erresidentziekin hasi dugu. 20 kontzertu berri sinatu dira. Hurrengo pausua dauden kontzertuak eguneratzea da. Erresidentzia berriak egiteko asmorik bai. Udalek eskatzen dute. Funtsezkoa da dauden baliabidez konsziente izatea. Baliabide erresidentzialak dependentzia prozesu baten baliabide finalistenak dira. Gaur egun Nafarroan  dagoen erresidentzia kopurua estali egiten dute erabat dagoen eskaera. Oraindik ere okupatu beharreko plaza libre ugari daude. Nik uste funtsezkoa dela baliabideen optimizazioa egitea. Baliabideen mapa bat egiten ari gara. Kontzertatutako erresidentzia sare bat, Concerdep-en egiten ari garena. Argi dago ez dela erresidentzia gehiago behar, egun dagoena oso ongi optimizatzea baizik.