NaBaik PSNk klinikarekin duen "joko bikoitza" salatu du

Guaixe 2010eko martxoaren 25a

Asun Fernandez de Garaialde Lazkano parlamentarioaren bidez NaBaik galdera luzatu dio PSNri: "Josefina Arregi zentroko arazoak konpontzea nahi duzue edo soilik protagonismo alderdikoia?". Koalizioko parlamentariak udalek eta klinikako langileek urritik hona egindako lana aletu ondoren, PSNri gogorarazi dio Nafarroako aurrekontuetan NaBairen edo NEB-IUNren klinikaren aldeko mozioak babestea zuela eta ez zuela egin. "Orain 21 oheak kontzertatuta genituzke". UPNk borondate politikorik balu klinika altsasaurrerako dirua egonen litzatekeela ziurtatu du NaBaiko parlamentariak. Aldi berean, Fernandez Garaialde Lazakanok adierazi du klinikaren aldeko lanak "zirrikiturik eta protagonismo pertsonalik edo alderdikoirik gabeko jarduera bateratua" eskatzen duela. "Denen artean" lortuko delako klinikarendako kontzertua, igandeko manifestazioan parte hartzera deitu du.