Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udalak aurreko astean altsasuarren iritzia eskatu zuen trenbide makinaren kokapenaz. Jasotako iritziak aztertu eta gero, astelehenean udaleko hirigintza batzordeak Turismo bulegoa Baratzeko bide plazan jartzea erabaki zuen. Hain zuzen ere, zuhaitzak moztu ziren tokian. Turismo bulegoa kokatzeko lanak lehenbailehen hasiko dira. Jakina denez, Arizmendi edo Gobernatzailearen etxea zenaren lorategian bost zuhaitz moztu zituen udalak. 70 urteko hiru zuhaitzen mozketak zeresan ugari sortu zituen altsasuarren artean. Jendearen iritziaBaratzeko bide plazan turismo bulegoa jartzeko aldeko 65 iritzi jaso ziren. Iortia kultur gune parean jartzearen aldeko 49 iritzi izan ziren. Gainontzeko lau aukeren artean banatu ziren herritarren beste 22 iritziak.