Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hala adierazi zuen aurreko ostiralean Arakaitz Hiruarriz Bernabe zuzendariak. Euskal festarekin batera, ostiralean institutuan ikasketak egin zituzten lehen promozioaren 25. urteurrena ospatu zen. Goizean bi klase orduren ondoren, ikasleek hainbat jardueraz eta auzateaz gozatzeko aukera izan zuten. Ondoren ekitaldi ofiziala egin zen eta han bildu ziren, irakasleak, langileak, irakasle ohiak eta Altsasuko Udaleko hainbat ordezkari. AdierazpenakIkastetxeko zuzendariak gogora ekarri zituen ikastetxea mustu zenetik ikastetxean izan diren aldaketak: eraikina handitzea, D eredua jartzea, kiroldegia, ikasle eta irakasle kopuruak hazi, teknologia berriak... Helburu nagusienetakoa ikasleak eleaniztasunean edo, gutxienez, elebitasunean heztea dela azaldu zuen Hiruarrizek. Kooperazioan eta errespetuan oinarritutako hezkuntza eskaintzen jarraitzeko asmoa azaldu zuen. Eskerrak eman zizkien zuzendari izandakoei eta haiekin zuzendaritzan egondako guztiei: Aurora Tabar, Juantxo Andion, Ignazio Lazkoz, Isabel Iriarte, Mikel Ezkai, Javier Casteig eta Margarita Bermejo. Baita institutuan edo haren alde lan egin zuten guztiei. Javier Casteigek ere hitza hartu zuen. Egindakotik ikasteko beharra azpimarratu zuen zuzendari izandakoak, eta epe ertainean klaustroa egonkorragoa izatea espero duela adierazi zuen. Sakana dagoen zulo beltzetik aterako duten ikasle pila ikastetxetik pasako direla ziurtatu zuen, "horregatik egiten dugun lanaren kontziente izan behar dugu irakasleok". Bestalde, urteurrenaren oroigarri gisa plaka ere agerian utzi zuten. OmenaldiaAldi berean, hildako irakasleak gogoan izan zituzten: Koldo Ziriza, Eduardo Saldise, Urbano Goikoetxea eta Ester Irisarri. Irakasle horien omenez Aintzane eta Jaione Diaz ikasleek Lor taldearen Zure doinua kantua abestu zuten. Gainera, haien omenez lore eskaintza egin zen haien izenean aldatutako zuhaitzen ondoan. Minutu bateko isilunea ere gorde zuten. 400Ikasle inguru ditu gaur egun ikastetxeak. Irakasleak 70 dira.