Batixabiko sariak banatu ditu Kimak

Guaixe 2010eko martxoaren 29a

Martxoko jokaldian 237 parte-hartzaile izan direla jakinarazi du Kima euskara taldeak. 13 hitz eta haien esanahiak lotzea proposatu zuen Kimak martxoan. "Adierazkortasun komunikatibo handia duten euskalkiko zenbait hitzekin batera zenbait hitz" lotu behar zituzten. Zuzen egin dutenen artean Mihiluze jokoa eta Gaztezulo aldizkariaren bi harpidetza zozketatu zituen Kimak eta sariak hiru gazte altsasuarrek eskuratu dituzte.  Bejon deizula >    Zorionak zuri / hiri. Kaka hitako! >     Kakitzat / Kaka hiretako. Utakio! >   Nork daki! / Auskalo.            Utakio noiz etorriko diren!Atsandu >      Atseden hartu. Hatsa hartu. Nagitiekan >     Nagiak ateratzen. Luzatzen. Sikia > Sikiera.            Hilko balitz sikiera!Ño! >   Harridura adierazpena.Aiaupenia >   Ai ene! Harridura agertzeko erabiltzen da.            Ai ene! Nola daiteke hori!Jospa / Jospio >  Alde egin duela adierazteko erabiltzen den partikula.             Ta gu konturatzerako, jospa joan zen!Martingala >  Amarrua. Txartu >   Mehetu, argaldu.             Azkenaldian asko txartu da! Hamarren bat kilo txartu ditu.Bierrik >  Eskerrak.            Bierrik etorri zarela!