Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
GRAVN txapelketan murgilduta daude Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako selekzioetan ari diren pilotariak. Bada, apirilaren 10ean eta 11n, Nafarroako selekzioak Bizkaia hartuko du. Ezker paretako frontoian eta trinketean, modalitate ezberdinetako 34 partida jokatuko dira guztira, eta tartean pilotari sakandarrak ariko dira.Partida horietako batzuk Altsasuko Burunda pilotalekuan jokatuko dira apirilaren 10ean, larunbatean, goizeko 10:00etatik aurrera. Gazte mailan eta 22 urtez azpikoan, buruz buruko eta bikoteetako partidetan lehiatuko dira Nafarroa eta Bizkaia Burunda pilotalekuan.