Sakana Jesus Ubedaren begietatik

Guaixe 2010eko martxoaren 31

Altsasuko Mendigoizaleak elkarteak mendiari lotutako ikus-entzunezkoen zikloaren barruan, bihar, apirilaren 9an, ostiralarekin, Jesus Ubeda mendizale altsasuarrak Sakana gaia hartuta egindako ikus entzunezko proiekzioaz gozatzeko aukera izanen da Altsasuko Iortia Kultur Gunean. Ekitaldia 19:30ean hasiko da. Jesus Ubeda argazkilari trebea da eta bi zaletasunak modu bikainean batu ditu: argazkiak eta mendia. Horrela, Sakanako paisai, paraje, txoko eta ikuspegi bikainetaz gozatzeko aukera izango dugu Ubedaren lanari esker.