Goi mailako akordeoi kontzertua

Guaixe 2010eko martxoaren 31

Oporretatik bueltan, indartsu itzuliko dira lanera Altsasuko Musika Eskolako langileak. Goi mailako akordeoi kontzertua antolatu dute apirilaren 14rako. Altsasuko eta Olaztiko Musika Eskoletako irakasle Iban Galdosek eta bere lagun Patricia Fernandezek eskainiko dute kontzertua, Altsasuko Iortia kultur gunean. Duo Reflections bikotea osatzen dute elkarrekin. Bikoteari izena ematen dion obrak irekiko du kontzertua, Erkki Jokinen Reflections obrak. Mozart, Piazzolla, Borodin, Sarasate, Angelis eta Jesus Torresen obrek osatzen dute egitaraua. Azken obra hau ederki interpretatuta, saria jaso zuten 2007an Badajozen.Kontzertua dohainik izanen da, baina sarrerak aldez aurretik hartu behar dira Iortia kultur gunean.Ibilbide oparoaOrtuella eta Oiartzungo gazteek Bilbo eta Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan egin dituzte ikasketak eta Carlos Iturralde, Roman Jbanov eta Jacques Mornet maisuekin osatu dute prestakuntza. 2004tik kontzertuak eskaini dituzte, besteak beste, Euskal Herrian, Katalunian, Kantabrian, Galizian eta Madrilen, bai bikote moduan, bai bakarlari gisa. 2006an Klingenthal-eko (Alemania) Nazioarteko Lehiaketan gailendu ziren, akordeoi klasikoko bikoteen kategorian. 2007an Jesus Torresen Accentus obraren interpretazio bikainari esker, konpositore espainiarren interpretazio onenaren saria jaso zuten Badajozen.