Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oporraldia baliatuta, hilaren 7an, La Encina elkarteak Haurren Eguna antolatu zuen. Arratsalde ederra pasa zuten bildu ziren 45 haurrek. Ipuin kontalariarekin gozatzearekin batera, marrazki lehiaketa, piñatak eta hainbat opari jaso zituzten. Guztia borobiltzeko merienda ederra izan zen guztiendako.Bestalde, La Encina elkarteak antolatuta ostiralean Martires de una esperanza liburuaren aurkezpena antolatu du. Francis Arakama hizlari ariko da 19:00etatik aurrera Iortia kultur gunean. III. dardo txapelketaLarunbatean, 17:00etatik aurrera La Encina elkartean jokatuko da. Izen ematea 10 eurokoa da. Aurretik bazkaria izanen da.