Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
2005eko ilbeltzaren bostean altsasauarren artean kezka sortu zuen gertakaria izan zen, askok, oraindik buruan dutena. Etxe atarian zen emakume bati bi pertsona hurbildu eta bere autoko atzeko aldera pasatzeko agindu zioten. Dallon (Araba) utzi zuten, poltsa eta mugikorra lapurtu ondoren. BMW X5 autoa lapurtuta joan ziren bi gizonak. Autoa bi hilabeteren ondoren Villasana de Menan (Burgos) agertu zen. Nafarroako Auzitegiak bost urteko espetxe zigorra ezarri dio Zigor OS-ri, pertsonen kontrako larderiaz egindako lapurreta eta atxiloketa ilegala egotzita. Epaitegiak zalantzak zituenez beste auzipetu bat absolbitu egin du.